2017(e)ko irailaren 25(a), astelehena

ORAIN AMERIKARI BURUZ IKASI NAHI DUGU 2016- 2017

Gure piramidean inauterietan atera ditugun argazkiekin amaiera eman diogu Egiptoko proiektuari. Orain ez dakigu zer egin piramide handi horrekin, batzuetan linternekin barruan jolasten dugu baina.... BAI! Norbaiti bururatu zaio goiko aldea kenduz gero, Chichem Itza-ren itxura daukala baina.... zer da Chichen Itza?.
Aukeratu dugun hurrengo kontinentea Amerika izango denez, honi buruz informazioa eskatu dugu.






Ohizkoa den bezala, etxetik informazioa ekarri dugu.


Enekok Teepee bat egin du bere aiterekin eta bururatu zaigu guk ere gelan egitea. 




Matematika txokoan aztekak zenbaketarako erabiltzen zuten sistema landu dugu.



Eta matematikarekin jarraituz, interneten begiratu dugu zenbat neurtzen zuten bisonteek eta gure bisonte propioa egin dugu neurrira, sarreran jartzeko. 








Hiru zibilizazioen (Aztekak, Maiak eta Inkak) arteko konparaketak egin ondoren, bakoitzaren ezaugarriak idatzi ditugu kartel batzuetan.



Eta Amerikako mapa handi bat horman jarri dugu.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina