2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

NEW SONG!

HELLO!

HEMEN DUZUE TEACHER SARAREKIN IKASTEN ARI GAREN KANTA!

ASKO GUSTATZEN ZAIGU!

AURRERA HOKEY POKEY!

2016(e)ko azaroaren 6(a), igandea

AFRIKAREKIN MAITEMINDUTA

Afrika non dago? eta zer dago bertan?

Berehala hasi gara informazioa bilatzen, eta umeek gauza pilo ekarri dituzte etxetik: ipuinak, aldizkariak, jostailuak, musika instrumentuak, hormairudiak... Apurka apurka gure "Afrika txokoa" prestatzen hasi gara.









Jakin dugu Afrikako herrialde batzuetan, Kenian eta Tanzanian, Masaiak bizi direla. Eta haien bizimodua eta ohiturak oso interesgarriak izan dira guretzat: arropa, bitxiak, dantzak, etxeak... horregatik pentsatu genuen gelan Masai bihurtzea gu ere!














2016(e)ko azaroaren 3(a), osteguna

KONTINENTEAK EZAGUTU NAHI DITUGU


Ikasturte berria hasi da eta horrekin batera proiektu berriak ere. AndereƱo Noeliak mapamundiaren puzzle bat oparitu digu eta gure neska- mutilak berehala interesatu dira horretan. Galdera pilo egin dituztenez, proposatu diegu kontinenteei buruzko proiektua hastea eta pozik hartu dute proposamena.




Hurrengo egunetan mapamundiak, munduko esferak, ipuinak, irudiak,.... ez dira falta izan gure geletan.
Talde berriak egin behar direnez, kontinenteen izenak jartzea erabaki dugu eta, demokratikoki kontinenteen izenak aukeratu ondoren, gela bakoitzean lau talde egin dira.










        

Berehala ikusi dugu kontinente  batek besteak baino ikasmina eta interes gehiago pizten duela: Afrika. Ba hemendik abiatuko gara.